Liburuetatik harago dauden jakintzak barneratu dituzte Gatzagan

Xabier Urtzelai 2018ko aza. 10a, 16:14

Neguari ongi-etorria egiteko gazte eta nagusi kuadrilla polita batu da Leintz Gatzagan goizean. Mendi buelta egin ostean txondorra ikusi dute piztuta, eta ikatzak gurean izan duen garrantziaren berri izan dute. Ipuin kontalariarekin gozatu dute ondoren, eta luntxarekin agurtu dute goiza.

"Liburutegitik antolatutako ekimena izan da hau, izan ere, herrian badira jakintzak liburuetan jasota ez daudenak, eta horiek ezagutu gura izan ditugu", adierazi du Joannes Mendizabalek. "Mendi buelta egitera 50 lagun inguru animatu gara, heldu eta gazte. Urlara igo gara lehenengo, eta ondoren Dorletara joan gara, mendi buelta museoan amaitzeko". 11:30ak aldera, berriz, txondorra piztuta zegoela ikatzak herrian izandako garrantziaren gainean azalpenak jaso dituzte, eta ondoren, museoko proiekzio aretoan batu dira denak, Pello Añorga ipuin kontalariarekin gozatzeko: "Ordurako jende gehiago batu gara, 60 ume eta 30 heldu inguru izango ginen, oso gustora egon gara, egia esan".

Bihar, domeka, Gatzagan ospatuko dituzten San Milixan jaietara begira motorrak berotzen joateko modua ere izan da: "Bihar ere piztuta egongo da txondorra, eta hainbat bisita izango ditugu museoan". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak