'Etxean Bizi' proiektua aurkeztu du Aldundiak, menpekotasuna dutenei zuzenduta

Babestutako edukia 2018ko aza. 9a, 16:42

Gipuzkoako Foru Aldundiak Etxean Bizi programa pilotua aurkeztu zuen asteazkenean Pasaian. Mendekotasunen bat duten adineko pertsonek beren etxeetan bizitzen jarraitu ahal izatea helburu duen zerbitzua hain zuzen. Izan ere, proiektuari esker, behar bereziren bat duten adinekoek etxean jasoko dute behar duten zerbitzu hori.

Etorkizuna Eraikiz foru ekimenaren barruan dago proiektu hau eta nagusiki mendekotasun egoeran dauden eta beren ingurune familiar eta komunitarioan bizi diren adineko pertsonen bizi kalitatea bermatzea bilatzen du. Eta baita hauek beraien etxean bizitzen jarraitu ahal izatea ere.

Izan ere, ez dugu ahaztu behar Gipuzkoako adineko pertsonen % 80 baino gehiagok jarraitu nahi dutela beren etxeetan bizitzen, baita laguntza behar badute ere.

Etxean Bizi Matia Fundazioaren laguntza teknikoarekin gauzatzen ari da. Horretarako, ikerketa-ekintza bat diseinatu da, eredu desberdinen eraginkortasunari buruzko informazioarekin, erabiltzaileei eta haien zaintzaileei egokitutako zerbitzuen hornidurari dagokionez, bizi kalitatearen hobekuntzari dagokionez, eta baita beste hainbat aldagai soziosanitariori dagokionez ere.

Gipuzkoarren artean %20 dira 65 urtetik gorakoak. 50.000 gipuzkoarrek 80 urtetik gora dituzte. Zortzi urte barru 7.000 gehiago izango dira, 4tik bat gainera bakarrik bizi da eta gehienak emakumeak dira-.

Proiektu pilotu hau adineko 200 pertsonekin esperimentatuko dute. Hauen erdiek aipatutako zaintza berezia jasoko dute eta beste erdiek zaintza arrunta eta ondoren emaitzak alderatuko dira ondorioak atera ahal izateko. Esperimentua, Errenteria, Elgoibar eta Pasaian egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak