Klika izango da 21. edizioaren leloa, eta horren bueltan egin du promozio bideo Arteman komunikazio agentziak. Aurkezpen bideoan Arrasateko bi txalapartari ere agertzen dira.
Klika, klika, klika, hemen dator Korrika entzungo da herririk herri Garesen (Nafarroa) hasi eta Gasteizen bukatuko den ibilbidean zehar. Atzo aurkeztu zuten AEKko ordezkariek Korrikaren 21. edizioa eta ibilbide osoa aurrerago jakinaraziko dutela esan zuten. Horretaz gain, 2019ko lasterketak Txillardegi omenduko duela ere aurreratu zuten.
Klika izango da 21. edizioaren leloa, eta horren bueltan egin du promozio bideo Arteman komunikazio agentziak. Aurkezpen bideoan Arrasateko bi txalapartari ere agertzen dira.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.