Biziaro egitasmoa abian, adinekoen partaidetza sustatzeko

BABESTUTAKO EDUKIA 2018ko aza. 8a, 09:15

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Nagusilan Elkarteak antolatuta BiziAro, adinekoen partaidetzari buruzko jardunaldia egin zuten astelehenean Donostiako Tabakaleran.

Jardunaldian 100 lagun inguru elkartu ziren; Nagusilan Elkarteko boluntarioak, adinekoen eta erretiratuen elkarteetako ordezkariak eta herri zein lurralde mailan horiekin lan egiten duten adituak besteak beste. Denera, 20 erakundetik gorako ordezkariak batu ziren, Matiazaleak, Aspeonce, Gurutze Gorria, Helduen Hitza eta Beti Bizkor esaterako.

Adinekoei eragiten dieten politika publikoen gobernantza eredu bati buruz mintzatu ziren eta hiru helburu nagusi izan zituzten: adinekoen parte hartzearen erronka herritarrei hurbiltzea; beren beharren eta eskaeren beharrei buruz sentsibilizatzea; eta administrazioari zuzendutako gomendio dekalogo bat prestatzea.

BiziAro jardunaldian hainbat konpromiso landu eta eskatu zituzten eta amaieran dekalogo partekatua adostu zuten guztien artean.

Jubilatu guztiek pobreziaren mugaren gainetik dauden pentsioak izan ditzaten presionatzen jarraitzea, etxeko arretan eta egoitzetan lan egiten duten pertsona kopurua areagotzea eta desiratu gabeko bakardadea ekiditeko estrategia ezartzea izan ziren dekalogo horretako puntu batzuk.

Markel Olano diputatu nagusia ere bertan izan zen eta  topaketan landutako ondorioak gauzatzeko, eta Foru Aldundiaren politika publikoen diseinuan, garapenean eta ebaluazioan aintzat hartzeko konpromisoa hartu zuen. Gaineratu, "Aldundia adineko pertsonen bidelaguna izango dela beti eta eztabaida publikoan haien partaidetza bermatzearen alde" egingo duela AdinBerri estrategiaren bitartez.

Diputatu nagusiak gogoratuarazi du 2031.urtean Gipuzkoako biztanleen ia erdiek 55 urte baino gehiago izango dituztela eta errealitate hori, AdinBerri estrategiaren bidez kudeatzen ari dela Aldundia.

Hala, AdinBerriren barruan, ekimenak jarriko dira martxan adineko pertsonen eta gizartearen arteko ezagutzen eta esperientzien trukaketa bultzatzeko. Horren adibide da Gipuzkoako Foru Aldundiak dagoeneko martxan jarri duen Mentoring egitasmoa, erretiroa hartzen ari diren langileen ezagutza ez galtzea helburu duen ekimena hain zuzen.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak