Herritarrok ere baduzue galdera egiteko aukera. Horretarako bidali galdera, whatsapp edota telegram aplikazioen bidez, 688 69 00 07 zenbakira edota, posta elektronikoz, berriak@goiena.eus helbidera. Eusko Alderdi Jeltzaleko bozeramaileak agintaldiaren balorazioa egingo du, besteak beste. Baina, 2019ko Udal Hauteskundeak ere gainean daude eta hizpide izango dute. Esan bezala, azaroaren 13an, gaueko bederatzi eta erdietan hasita Basilio Ormazabal bozeramaile jeltzalea Harira saioan.