Mondratek erraz irabazi du etxean

Maider Arregi 2018ko aza. 4a, 18:50

Hasiera-hasieratik eroso eta indartsu azaldu dira Mondrateko jokalariak kantxan. Partidu osoan zehar nagusi izan dira arrasatearrak eta bost gol sartu dituzte (5-2 azken emaitza).

Euskal Ligako partiduak jokatu dira asteburuan. Mondratek etxean jokatu du; Eskoriatzak eta UDAk, aldiz, kanpoan. Mondratek, Sondikako Hegalariak taldea hartu du etxean. "Aurkaria ez da oso fin ibili; gu aldiz hasieratik indartsu irten gara. Oso gogotsu jokatu dugu, gainera. Garaipen honekin aurreneko postuetan jarraitzen dugu, bosgarren geratu garela uste dugu". Hain zuzen ere, helburua mailari eustea dutela, baina, sailkapen orokorrean lehen postuak eskuratzea ere badutela nabarmendu dute Mondrateko mutilek.

Eskoriatzak eta UDAk kanpoan

Atzo, zapatua, jokatu zuten Eskoriatzak eta UDAk etxetik kanpo. Aretxabaletarrek Basauriko Soloarte taldea menderatu zuten 1 eta 4ko emaitzarekin. Sailkapen nagusian lehen postuetan daude. Eskoriatzak, berriz, ezin izan zuen partidua irabazi Gernikan. 5 eta 4 markagailuan, Gernikako Lagunak taldea nagusitu zitzaien-eta.

Derbia, Eskoriatzan

Datorren astean berriz, Mondrate eta Eskoriatzaren arteko derbia jokatuko da Eskoriatzan. "Eskoriatzaren aurkako azken bi derbiak irabazi egin ditugu. Lanean gogor jardungo dugu irabaztea da eta gure asmoa", diote Mondrateko mutilek.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak