Mondratek bakarrik jokatuko du etxean asteburu luze honetan

Jokin Etxebarria 2018ko urr. 30a, 16:23
Mondratek bakarrik jokatuko du etxean asteburu honetan

Gol gehien sartu duen taldea hartuko dute arrasatearrek domekan 17:30tan; Eskoriatzak eta Aretxabaletak kanpoan jokatuko dute, lehenak Gernikan, zapatuan, eta Basaurin bigarrenak.

Areto futboleko Euskal Ligako lau jardunaldi besterik ez da jokatu, baina dagoeneko ikusi da Debagoieneko hiru taldeak taula erditik gora ibiltzeko moduko hautagaiak izan daitezkeela. Aretxabaletak liderraren aurka kolpe latza jaso bazuen ere, laugarren postuan sailkatuta dago, lehenak beste punturekin, eta, asteburuan, garaipenik lortu ez duen Soloarteren aurka jokatuko du. Aurreko postuetan jarraitzeko beste aukera bat izango du, beraz.

Mondratek 6-0 irabazi zuen azken partidua eta salto ederra eman du sailkapenean. Asteburuan, etxean jokatuko du, baina aurkari zaila edukiko du, ligan gol gehien sartu dituen taldea hartuko baitu: Hegalariak.

Eskoriatza, berriz, kanpoan arituko da: Gernikan. Kantxa eta aurkari zailak, baina partidu parekatua izango da, bi taldeek golak sartzeko antzeko gaitasuna erakutsi baitute orain arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak