Eroskiren ohiko jardueraren emaitza 83 milioi eurokoa da beraz, aurreko urteko epe berarekin alderatuta %75eko hazkundea egon da. Hala, krisi ekonomikoa hasi zenetik Eroskik 1.475 milioi eurotan murriztu du zor finantzarioa, finantza entitateekin hartutako konpromiso guztiak bete direlarik.
Inbertsioa
Urteko lehen seihilekoan, 38 milioi euroko inbertsioa egin du Eroskik. Diru hori 52 supermerkatu birmoldatzeko eta 26 denda berri irekitzeko erabili da.