Iragarri moduan urriko azken domekan abiatuko dituzte Herrixa Dantzan dantzaldiak Elgetako Espaloia kafe antzokian. Hamargarren denboraldia da, gainera, honakoa. "Herritarrak dantzan elkartzea du helburu Herrixa Dantzan ekimenak. Are gehiago, herritarrak elkarrekin dantzan ondo pasatzea. Dantzaldi ludikoak dira, beti tradiziozko dantza eta musikaren oinarrian. Dantza soziala", adierazi du Patxi Montero dinamizatzaileak.
Domekako dantzaldian jende kopuru polita elkartu zen Elgetan. Espaloian egingo den hurrengo saioa azaroaren 25ean izango da, eta 2018-2019 ikasturteari dagokion egutegia honakoa da.
- Azaroak 25
- Abenduak 7 (barikua, 20.30: Escamot català (zuzenean) + talo-afaria
- Urtarrilak 27
- Otsailak 24
- Martxoak 24
- Apirilak 28: Christian PACHER (zuzenean)
- Maiatzak 19: Kantu eta Dantza Eguna (dantzaldia zuzeneko musikaz)