Lobuche (6.119) mendiaren gailurra zapaldu zuten atzo 20 lagunek, 12 euskaldunek eta 8 xerpak. Igoera eta jaitsiera txukunak izan ziren eta oso ongi iritsi ziren denak beheko kanpamendura. Felipe Uriartek adierazi zuen, "nabarmen gelditzen ari dela, euskaraz eta xerpen hizkuntzan bizi litekeela 6.000 metrora ere".