Harriet Arenazak irabazi du Debagoieneko squash txapelketa

Julen Iriondo 2018ko urr. 28a, 16:30
Borja Gartzia eta Arriet Arenaza, garaikurrekin.

Hamabi lagunek hartu dute parte goizean Arrasaten jokatutako txapelketan. Bi eskoriatzarren artekoa izan da finala, eta Arriet Arenaza 3-2 gailendu zaio Borja Gartziari.

Eskoriatzako, Aretxabaletako eta Arrasateko jokalariak aurkeztu dira txapelketara, hamabi denera. Hiru laguneko lau multzo egin dituzte aurrena, eta elkarren artean jokatu dute aurrena. Multzo bakoitzeko lehen bi sailkatuek aurrera egin dute, eta zortzi horiek jokatu dute gero kanporaketa modura.

Azkenean, Arenaza eta Gartzia sailkatu dira finalerako, eta 3-2 nagusitu zaio aurrenekoa bigarrenari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak