Lehiatuz ondo pasatzeko asmoa dute Arizmendiko neskek

Oihana Elorza Gorostiza 2018ko urr. 28a, 13:25
Goizean egin dute taldeen aurkezpena Ibarra futbol zelaian

Arizmendiko eskola kiroleko taldeak gaur jokatu du, Bergararen kontra, ikasturteko lehen partidua Ibarra futbol zelaian eta denboraldiko taldeak aurkezteko aprobetxatu dute okasioa.

"Garrantzia eman gura diogu nesken kirolari eta eskola kiroleko taldearen lehen partidu eguna aprobetxatu dugu taldeen aurkezpena egin eta jai txiki hau antolatzeko", adierazi du Urtzi Amianok.

Lau talde izango ditu guztira Arizmendik aurtengo denboraldian: "Lehen mailakoak eta kadeteak Gipuzkoa mailan jokatuko dute eta baita infantilak ere, emaitzen arabera. Txikienak eskola kiroleko taldean daude".

Disfrutatzea da helburua

"Mondraren, UDAren eta Arizmendiren lan loturak ekarritako neska futbolarien mugimendua da harrobi hau eta helburua da bailarako edozein neskari futbolean aritzeko aukera ematea. Eta ondo pasatzea, bai lehenengo mailan zein azkenean egon. Egia da lehia hor dagoela eta irabaztera irten behar direla futbol zelaira, baina ondo pasatzeko helburuarekin beti. Ondo pasa eta kirola eginez disfrutatzea da helburua", adierazi du goizean Urtzi Amianok Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian.

Ibarrako harmailetan futbolarien gurasoak zeuden partiduak ikusten eta une oro animoak ematen. "Gurasoen papera oso garrantzitsua da edozein kiroletarako. Harmailetan gurasoak ikusiz gero gogo handiarekin egiten dute kirola", gaineratu du Amianok.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak