Antzuola eta Aloñaren arteko derbia 1-3 amaitu da

Julen Iriondo 2018ko urr. 27a, 21:24

Neurketa hasi eta gutxira egin dute oñatiarrek lehen gola, lehen zatian bigarren bat ere bai, eta 0-3 jarri dira atsedenaldiaren ostean. Baina Antzuolak ere laster egin du bere gola, eta partiduko azken 20-25 minutuetan saiatu da gehiagoren bila. Oñatiarrek ondo egon dira, ordea, defentsako lanean.

Bosgarren minutuan jarri da aurretik Aloña Mendi, Gorka Irizarrek egindako golarekin. Hurrengo biak Unai Gilek egin ditu, bi kornerretan. Antzuolarren gola, berriz, Markel Letek egin du. Aloñako entrenatzaile Endika Ruizen arabera, "detaile txikietan oso ondo" egon da Oñatiko taldea, eta horregatik izan da eurentzat derbia.

Lehia handiko neurketa izan da, bigarren baloi askokoa, eta antzuolarrak azkenera arte saiatu diren arren golaren bila, Aloña Mendi sendo agertu da defentsako lanean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak