Elurragatik abisu horia iragarri dute astebururako

Maialen Regueiro 2018ko urr. 25a, 15:11

Asteburu honetan, 1000 m-tik beherako prezipitazioa elur gisakoa izango dela iragarri dute, abisu horia aktibatuko delarik. Zapatu arratsaldean aktibatuko da abisua eta domeka gauera arte luzatuko da. 

Zapatua

18:00etan aktibatuko dute abisua barnealdean.  Elur-kota 800-900 m-ra egongo da eta baliteke ekaitz-guneetan beherago jaistea. Zaparrada txiki ertainak botako ditu, sarriago eta ugariago kantauri isurialdean, bereziki mendebaldean. Egunaren bigarren partean trumoi-ekaitzak izan daitezke eta txingorra bota dezake, bereziki kantauri isurialdean. 

Igandea

Igandean egun osoan zehar egongo da aktibatua abisua. Kasu honetan, elur-kota 600-800 m-ra egon daiteke; baliteke ekaitz-guneetan beherago jaistea. Eguneko erdiko orduetan elur-kota baliteke altuago egotea. Zaparrada ertainak botako ditu kantauri isurialdean, bereziki mendebaldean, eta txiki-ertainak gainerako tokietan. Trumoi-ekaitzak izan daitezke eta txingorra bota dezake, bereziki kantauri isurialdean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak