Iruñeako erailketa matxista salatuko dute bihar Debagoienean

Maialen Regueiro 2018ko urr. 24a, 16:46

Hil egin da aurreko astean Iruñean bikotekideak etxeari su emanda zauritu zen 50 urteko emakumea. Hala, erailketa matxista hau salatzeko hainbat elkarretaratze burutuko dira, bihar Debagoienean. 

Hitzorduak herriz herri

Aretxabaleta, Antzuola eta Bergaran herriko plazan elkartuko dira 19:00etan. Ordu erdi lehenago, Oñatiko herriko plazan egingo dute elkarretaratzea. Arrasaten, berriz, 19:30etan egingo dute herriko plazan, baita ere. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak