Estala futbol zeialan derbi berri bat ikusteko aukera egongo da zapatuan, 16:30tan: Antzuola-Aloña Mendi.
Oñatiarrek azken jardunaldian Lazkaori irabazi eta gero hirugarren postura egin dute salto. Denboraldi hasiera txukuna egiten ari dira Endika Ruizen mutilak, partidu bakarra galdu baitute. Egia da hala ere, orain arte jokatu duten derbi bakarrean galtzaile irten zirela Aretxabaletan. Antzuolarrek, berriz, gaur egun sailkapeneko líder den Mondrari Estalan irabazteko kapaz izan ziren baina, kolpe latza jasan zuten aurreko astean, Anaitasunaren zelaian lau eta bat galdu baitzuten.
Egiari zor, denboraldia hasi besterik ez da egin eta bi taldeen artean hiru puntuko aldea besterik ez dago. Horregatik, eta derbiek ere berezkoa dutelako, neurketa parekatua espero da.