Hitzaldiak
Lehendakariak eman dio hasiera ekitaldiari eta ondoren, Innobasqueko lehendakari Manu Salaberriak hartu du hitza. Ondoren, Petronor Innovación-en kudeatzailea Elias Unzuetak, Oncomatrixeko kontseilari delegatu Laureano Simónek eta IK4 Ideko Danobateko presidente A. López Usozek hitz egin dute. Goizeko saioa amaitzeko, Jakiundeko kidea eta jardunaldiko batzorde-zientifikoko presidentea den Javier Retegik manifestu bat aurkeztu du.
Mahai-inguruak
Arratsaldeko saioari Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Cristina Uriartek emango dio hasiera. Ondoren, hiru mahai-inguru egongo dira. Lehena, fabrikazio aurreratuko mahaian Alicia Gómez (Egile), Jon Salvidea (SAVVY) eta Beatriz González (Gestamp) izango dira, Joseba Bilbatuak (Mondragon Korporazioa) moderatuko duena. Bigarrenak, bio-osasuna, elikadura eta gailu medikoak izango ditu hizpide eta Nora Alonsok (Iden-Biotechnology, Jakiunde), Javier Colásek (Metronikeko lehendakari ohiak) eta Borja Lizarik (Kiro Roboticseko zuzendari nagusiak) hartuko dute parte eta moderatzailea Mikel Álvarez izango da (Mondragon Unibertsitateko lehendakaria eta Mondragon Healtheko zuzendari nagusia). Jardunaldi hau itxiko duen mahai-inguruak, energiaren sektorea jorratuko du, Txomin Nievak (CAF), Joseba Arzak (Ingeteam) eta Ivan Martenek (Boston Consulting Group) hartuko dute parte eta Oihane Otaeguik (Vicomtech, Jakiunde) moderatuko du.