Nepalgo Sagarmantha parke nazionalean dagoen Imja Tse (6.187 metro) mendiaren gailurra zapaldu zuten atzo Oxigenoa euskarari 6.000 metrotan ere egitasmoko kideek. Goizeko 09:00etarako iritsi ziren gailurrera, tartean bost xerpa eta zazpi euskaldun. "Hotza, baina eguraldi zoragarria" izan zuten bidean lagun. "Atzo erakutsi genuen 6.000 metrotan ere euskaraz egin litekeela", adierazi du Felipe Uriartek, Txukung herritik.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.