Hainbat eragilek egin dute bat deialdiarekin eta hori agerian geratu da gaurko manifestazioan. Sindikatu nagusi guztiek eman zioten atxikimendua deialdiari, eta alderdien artean ere ordezkari asko; besteak beste, EAJ, EH Bildu, Elkarrekin Podemos, EH Bai eta ELLV alderdietako ordezkariak. Horiekin batera, arlo ezberdinetako ordezkariak, eta milaka herritar anonimo.
Aniztasuna eta elkarbizitza berbak erabili dituzte martxan bukaerako mezuan. "Gaur hemen lortu dugun aniztasuna eta elkartasuna aurrera begirako bidean lagun izan dezagun. Badugu zer egina, baina, garrantzitsuena dena, badugu zer egin horiek aurrera eramateko behar dugun indarra, konbentzimendua eta ardura", esan du Arantza Aldeazabalek.
Antiguoko tuneletik
Miramar jauregian egindako ekitaldian elkarbizitzaren aldeko mezua zabaldu dute. Ostean, Antiguoko tuneletik abiatu da manifestazioa, Orain presoak leloa zuen oihal batekin. Presoen aldeko oihuak, eta espetxe politika aldatzeko aldarrikapenak egin dituzte.