Oñatiarrarekin batera, Jokin Labaien, Andere Arriolabengoa, Aitor Ugarte, Aitor Esteban, Martin Berrizbeitia, Txaber Altube eta Peru Abarrategi sailkatu dira finalerako. Bakoitzak bi ofiziotan jardun du eta bi onenak buruz-burukora sailkatu dira.
Finalaren bidean, beste lau bertsolari geratu dira: Martin Abarrategi, Haizea Arana, Ane Zuazubiskar eta Paula Amilburu.
Ikasturtea hasteko
Lehen aldiz egin dute Aramaioko kopla txapelketa, bertso eskolako ikasturteari hasiera emateko. Lau talde daude bertso eskolan. Guztira, 25-30 bat lagun. Gehienak aramaioarrak dira, baina badaude, arrasatearrak, aretxabaletarrak eta otxandioarrak ere.