Debagoieneko udalerriei dagokienez, igoera horren arabera, uste zena baino 1.542.630 euro gehiago jasoko dituzte. Hasiera batean, 41.346.113 euro jaso behar zituzten; eta aurreikuspen berria 42.888.743 eurokoa da.

Hazkundearen zergatia
Diputatu nagusiak "ekonomiaren egoera onari" egotzi dio hazkundea. Udalerriek izango duten igoeraren gainean zera dio: “Igoera nabarmenak dira, baina ziur gaude gure udalek ohiko zuhurtziarekin kudeatuko dituztela baliabide gehigarri hauek”, esan du Markel Olanok.