Hiru Haundi, eta 83 lasterkari

Xabier Urtzelai 2018ko urr. 19a, 12:00
Elorza eta Arregi arrasatearrak, gauez, 2010eko edizioan. Xabier Urzelai.

Gaur, egubakoitza, gauerdian hasiko dute, Murgian (Araba), Gorbeia, Anboto eta Aizkorri batzen dituen mendi lasterketa. Bi urtean behin egiten duten hitzorduan, Jokin Garai oñatiarrak 2016an irabazitako txapela defendatuko du.

Oñatiko mendi lasterkari Jokin Garaik ezustea eman zuen Hiru Haundiak lasterketaren azken edizioan (2016). Nahiz eta lehenago (2014) ere podiumaren bueltan ibilitakoa izan, hortik eta lasterketa irabaztera koska bat zegoen, eta koska hori 11 ordu eta 15 minutuko denbora eginda gainditu zuen. Oñatikoak 15 minutuko aldea atera zion Mikel Etxeberriari eta minutu bat gehiago podiumera igo zen Ander Gerrikaetxebarriari.

Hala, lasterkari oñatiarrak mimoz prestatu du gaur gauerdian hasiko duten Hiru Haundiak proba (00:00, Murgia), podiumaren bueltan ibiltzeko asmoarekin: "Uztailean denboraldiaren lehen zatia amaitu eta bi astez atseden hartu eta gero, oporretan gogor entrenatzen hasi nintzen berriro ere. Duela hilabete Gernikan egindako 105 kilometroko lasterketan, irabazteko borrokan ibili nintzen, eta hori dut erreferentziatzat. Uste dut ondo nagoela, entrenamenduetako datuek hori berresten dute, baina burua dagoeneko atsedena eskatzen ari zait, eta halako lasterketa luzean garrantzitsua da burua fresko izatea".

Ondoan lasterkari azkarrak izango ditu Garaik; tartean, Javi Dominguez gasteiztarra: "Lasterketak azkar hasten dituzten bizpahiru korrikalari aurretik joango dira, seguru; ni Landatik aurrera estutzen ahaleginduko naiz. Baina lasterketa hasieran ez dut itsutu gura. Badakit zein erritmotan egin behar dudan korrika eta erreferentziak ondo hartuak ditut".

1.700 korrikalari, guztira

3.000 lagunek egin dute Hiru Haundiak lasterketan parte hartzeko eskakizuna, baina antolatzaileek 1.700 lagunendako tokia gorde dute. Eta horietako 83 korrikalari Debagoienekoak izango dira: "Gutako bakoitzak helburu ezberdinarekin hasiko du lasterketa. Eta nire aholkua da horrekin ez itsutzea, gerta daitezkeen ezustekoen aurrean burua zabalik izatea. Hau da, lasterketaren puntu konkretu batean aurreikusitakoa baino 10 minutu gehiago egin baditugu, lasai egoteko, behera etorri barik geratzen denaz gozatzen ahalegintzeko". 2016a ezkero, lasterketa urrian egiten da, eta ondorioetako bat da argi ordu gutxiago dituztela korrikalariek. Zorionez, baina, ez dirudi giro makurrik izango denik. 

Hiru Haundietan izango diren Debagoieneko mendi lasterkariak: 

LEINTZ GATZAGA (1)

949 Agiriano Errasti, Ander

ESKORIATZA

949 Agiriano Errasti, Ander
28 Diez Iturricastillo, Ana Isabel
1686 Eguzkiza Zubia, Jon
937 Gabilondo Urtaza, Xabier
1638 Luarizaristi Alberdi, Hodei
1444 Martinez Iregui, Josu
304 Matas Ocon, Salvador
1707 Mediavilla Encina, Lander
471 Razkin Ibañez, Jon
1654 Urrutia Legarda, Oier

ARETXABALETA (9)

756 Elkorobarrutia Aranburuzabala, Asier
1223 Eraña Elkoro, Ibon
1630 Etxabe Aguirre, Beñat
1328 Oianguren Kortazar, Aitor
1356 Olalde Berasaluze, Igor
76 Perez Dominguez, Elizabeth
1470 Uribeetxeberria Matas, Gorka
1251 Uribeetxeberria Matas, Iñaki
1519 Gomez Davila, David

ARRASATE (35)

1643 Alegre Lage, Aitor
1640 Altuna Letamendi, Andoni
1436 Amuchastegui Zubizarreta, Unai
299 Apellaniz Olivares, Javier
1198 Arrese Mondragon, Mikel
234 Barberan Cañamaque, Juan Antonio
195 Bilbao Ipiñazar, Eugenio
1635 Bolinaga Diaz, Ibai
528 Caballero Bravo, Isidor
1127 Elexpuru Zubiria, Ander
26 Erretolatza Arantzabal, Itsaso
1658 Etxagibel Altuna, Danel
1429 Etxeberria Agirrezabala, Luar
1034 Garcia Romero, Andres
1084 Gomez Garcia, David
1109 Martin Garcia, David
247 Mazmela Bolinaga, Enrike
1449 Mercader Gardoki, Kepa
1663 Mondragon Buruaga, Aitzol
707 Moral Perez, Asier
171 Otxoa Guridi, Nerea
1031 Ozaeta Mendiaratz, Andoni
954 Ropero Cuevas, Javi
1668 Salaberri Merino, Aitzol
1206 Sanabria Viteri, Jon
391 Ugartetxe Pascual, Javier
781 Uribetxebarria Andres, Urtzi
1568 Urrutia Alday, Aitor
748 Vicente Trejo, Ivan
924 Viguera Vazquez, Javi
1664 Zeziaga Belategi, Aitor
1126 Zugasti Orobengoa, Jon
992 Del Canto Segurado, Abel
1062 Romaña Rodriguez, Ivan
1550 Velasquez Gomez, Alejandro Isaias

ELGETA (4)

1570 Elorza Elorza, Andoni
1637 Cenitagoya Sousa, Odei
1570 Elorza Elorza, Andoni
1398 Zabaleta Gallastegui, Ibai

OÑATI (12)

123 Anton Lenno, Maite
1675 Arkauz Kerejeta, Iker
1677 Atxaga Txintxurreta, Jokin
971 Bikuña Zubizarreta, Iñaki
653 Blazquez Belon, Joseba
1307 Garai Arejolaleiba, Iokin
1257 Igartua Urzelai, Joseba
114 Iturbe Murguiondo, Agotz
352 Larrea Alava, Alberto
910 Perez Letamendi, Aritz
130 Zubeldia Plazaola, Miren
452 Zugasti Kortabarria, Aitor

ARAMAIO (4)

150 Altuna Ugarte, Olatz
759 Arana Arexolaleiba, Aitor
603 Garcia Altuna, Unai
239 Muñoa Bengoa, Karmelo

BERGARA (8)

1650 Badiola Guridi, Andoni
1590 Agirre Rebanal, Xabier
110 De La Cruz Medrano, Nerea
1030 Godoy Hidalgo, Patxi Imanol
1556 Iturrospe Ibarra, Unai
1077 Mendia Bilbao, Ibai
1562 Oregui Echeverria, Mikel
1555 Zabaleta Aranguren, Enaitz

Iturria: Manueliradier.com

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak