Nepalen dira 'Oxigenoa euskarari 6.000 metrotan ere' egitasmoko kideak

Mirari Altube Arrese 2018ko urr. 15a, 15:54

Iritsi dira Nepalera Felipe Uriarte eta gainerako kideak, Oxigenoa euskarari 6.000 metrotan ere  egitasmoaren bueltan elkartu diren euskal gazteak. 3.440 metrotara dagoen Namtxe Bazaar hirian daude orain, Himalaiarako azken atarian.

Urriaren 13an iritsi ziren Katmandura, eta atzo, Namtxe Bazaar hirira. Gaur, ostera, Kunde Ri mendira joan dira (4.200 metro) eta Khumjung herria bisitatu dute, ondoren, Namtxera itzultzeko. "Gaur goizean xerpa gazteekin bat egin dugu Syngbotxen, eta denok batera igo gara mendira. Gero Khumjungen bazkaldu dugu", jakinarazi du Uriartek, eta gaineratu: "Bazkal ostean aurkezpenak egin ditugu. Euskaldunok esan dugu: "Nikie minla Maddi". Eta xerpek: "Nire izena Mingma Doma da".

Euskara eta mendizaletasuna uztartzea du helburu proiektuak, eta bi herrialdeetako gazteek bat egingo dute hori gogoan, euskaldunek eta xerpek. Izan ere, euskara hizkuntza gutxitua den lez xerpen herriko hizkuntza ere gutxitua izaten hasi dela jakinarazi zuen Uriartek bidaia baino lehen.

Ia hilabeteko egonaldia

Azaroaren 8an etxeratzeko asmoa dute. 24 bat eguneko ibilaldi luzea izango da, Everest inguruan dauden lau bailaratan zehar. 5.000 metroko hiru edo lau menditara igotzeko asmoarekin joan dira, baita 6.000 metroko beste batera ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak