Iberdrolako langileak argindarra berreskuratzeko gau osoan lanean aritu dira Bergarako Elosua auzoan. Izan ere, zuhaitz bat argindar poste baten gainera erori da, auzoan argindarrean arazoak sortuz.
Bestalde, goizetik Arrasatek Bedoña auzoko gune bat argi barik gelditu da, ustez haizeteak argindar poste baten arazoak sortu dituelako. Eguerdia heldu aurretik Iberdrolako langileek konponduta zuten arazoa.