Antolatzaileek adierazi dute azken urteetan enpresentzat sortu diren teknologia interesgarrienetako bat lokalizazio teknologiak esaten zaienak direla, horien tresna nagusia geolokalizazioa izanik. "Gailu mugikorren erabileraren hazkunde esponentzialaren ondorioz, teknologia hori ere gorantz doa. Lokalizatzeko tresnek enpresaren prozesu asko hobetu ditzakete, produktibitatea, jarraipena eta are segurtasuna hobetu ahal izateko. Ongi aplikatuta, geolokalizazioa sektore askotako enpresen aliatu bihurtu da". Eta gaineratu dute enpresa txiki eta ertainei gero eta soluzio eskuragarriagoak eta indartsuagoak eskaintzen dizkietela lokalizazio teknologiek, bakoitzaren ideiak garatzeko.
Izen-emate epea zabalik
Jardunaldi horretan kanpoaldeko zein barnealdeko lokalizazio zerbitzuen eta teknologien gaineko argibideak emango dituzte, besteak beste, GPS, bluetooth, RFID eta LPWAN (Sigfox); eta bakoitzaren aukerak eta mugak aztertuko dituzte. "Mundu profesionalera zuzendutako aplikazioetan oinarrituko gara, bereziki industriara eta nekazaritzaren sektorera, eta hainbat proiektu erreal azalduko ditugu".
Ekitaldia izango da urriaren 24an, 09:00etan, Garaia Parke Teknologikoko eraikin nagusiko Udalaitz Auditorioan. Saioa gidatuko dute esparru horietan esperientzia handia duten Skura eta Stockare enpresek. Izena aurrez eman behar da hemen.