Aurtengo berrikuntza izan da ikus-entzunezkoen rallya 24 ordukoa izan dela. Hori dela eta, bereziki sakona izan da aurtengo edizioa.
14 taldek eman zuten izena baina Kameratoiaren arauak bete, eta lana denboraz bakarrik 6 taldek entregatu zuten.
Ikus-entzunezkoa egiteko gaia
Gaia izan zen: Amuarrainak begi bi, ezkailuak 12. Gai horren bueltan egindako ikus-entzunezkoen artean lehenengo saria jaso zuen Lapatx taldearen Ilunpean lanak; bigarren saria Txistana taldeak eroan zuen, Anamorfia lanarekin; eta hirugarren saria eta baita publikoarena ere Askopena produkzioaren Bisitaria lanak jaso zuen.
Mikel Zumeta eta Yogurinha izan ziren epaimahaiko kideak.