Martxoan hasita eta protokolo metodologiko bati jarraituz, proiektu bana landu du zentro bakoitzak. Hogeiko taldeetan banatu dira ikasleak eta tutore bana izan dute. Orain, txandan-txandan, egindako lanak aurkeztuko dituzte. Ikastetxe bakoitzak 1.000 euro jasoko ditu euren beharrizanetara bideratzeko.