161 bazkide
Ikasturte honetan, 161 bazkide izango ditu elkarteak eta Arrasate, Bergara, Eskoriatza, Aretxabaleta, Aramaio, Antzuola eta Oñatiko herritarrek osatuko dute.
Egitaraua
Astelehenean izango dute lehen hitzordua Arrasateko Kulturaten. Ikasturte honetan, guztira 53 hitzaldiz gozatzeko aukera izango dute eta horrez gain, Oñati eta Arantzazu ezagutzeko irteera bat ere antolatu dute. Bergarako Seminarixoan eta Arrasateko Kulturaten izango dira hitzorduak.
Hitzaldietako gaiak
Aurten hainbat gai aukeratu dituzte, hitzaldietan eta adituen eskutik landuko direnak: gizartea, literatura, politika, historia, zientzia, musika, erlijioa, osasuna, artea, zinema, filosofia eta etika, teknologia, zuzenbidea, astronomia eta fisika, hain zuzen ere.
Hiru hiruhilabete
Ikasturtea hiru hiruhilabetetan banatu dute. Lehena urriak 3 eta abenduak 19 bitartean izango da. Bigarrena, berriz, urtarrilak 7 eta martxoak 27 bitartean eta azkena, apirilak 1 eta maiatzak 29 bitartean.