Errepide sare transeuropearretan 500 metro baino luzeagoak diren tuneletan segurtasun frogak egitea agintzen duen 2004 /54/CE Europako Parlamentuko eta Kontseiluko Zuzentaraua beteaz egingo da simulakro hau.
Eibar noranzkoan mozketa 09:00etatik 14:00etara izango da eta Eskoriatzako sarbidea itxita egongo noranzko horretan. Gasteiz noranzkoan mozketa 10:00etatik 13:00etara egingo da eta Arrasateko sarrera itxita egongo da noranzko berean.
Bitarte horretan AP-1ean Gasteizetik Eibar noranzkoan doanak Eskoriatzako 123 irteeran atera beharko du autobidetik eta GI-626 errepidetik jarraitu Arrasateko ordainlekuraino. Alderantziz, Gasteiz noranzko trafikoak Arrasateko 130.irteera erabili beharko du eta GI-626 errepidetik Eskoriatzako ordainlekura segi berriro autobidera sartzeko.