Pentsiodunen eskaeren artean nabarmentzen dira 1.080 euroko pentsio publikoa, legez KPIaren araberako igoera arautzea eta menpekotasunari arreta hobea eskaintzea.
Oñatin eta Arrasaten ere elkarretaratze jendetsuak egin dituzte gaurkoan.
Arrasateko argazkia, EH Bildu Arrasate (Twitter).
Bestalde, Gipuzkoa mailako manifestazioa ere egingo dute zapatuan pentsiodunek Donostian. Bilbon eta Iruñean aldiz gaur egin dituzte manifestazioak, eta Gasteizen arratsaldean egingo dute, 19:00etan.