Kataluniako erreferendumaren urteurrena dela eta, elkarretaratzea egingo dute gaur, Antzuolan eta Aretxabaletan Gure Esku Dagok antolatuta. Biak 19:00etan egingo dira herriko plazetan. Herritarrak ekitaldira gonbidatu dituzte eta ikurrinak eta esteladak ekartzeko deia egin dute. Gainera, Askatasuna erabakitzea da izango da elkarretaratzeetako leloa.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.