Hiru modalitate
Aurreko urtean bezala, aurten ere hiru modalitate egongo dira, lasterketa, Nordic Walking eta Oinezko ibilaldia.
- Lasterketa: Kooperatibetako kideen arteko 3 pertsonako ekipotan lehiaketa. (7km). Goizeko 11:00etan.
- Nordic Walking: Publiko guztiarentzat. 7 kilometroko erakustaldia (ez da lehiakorra). Goizeko 10:30etan. Bakarkako froga da.
- Oinezko ibilaldia: Publiko guztiarentzat 7 kilometroko erakustaldia (ez da lehiakorra). Goizeko 10:30etan. Bakarkako froga da.
Izen-ematea
Antolakuntzatik hiru modu jarri dituzte lasterketa solidarioan izena emateko eta urriaren 18a izango da azken eguna.
- Mundukideren webgunean: https://www.mundukide.org/eu/sentsibilizazio-ekintzak/lasterketa-solidarioa/
- Enpresa kooperatibetan
- Egunean bertan Urkulun: 9:00etatik 10:00etara bitartean
Kirolari ezagunak
Badira lasterketa solidarioan parte hartuko duten kirolari ezagunak: Beñat Arnaiz (Fagor Elektronika), Silvia Trigeros (Fagor Ederlan) eta Riki Abad (Ederlan Tafalla).