Gaur hasi da Euskal Ligako denboraldia areto futbolean, eta derbi batekin gainera. Aretxabaletak eta Eskoriatzak denboraldiaurrean prestatutakoak kantxara ateratzeko eguna zen, eta bi taldeek prestatutakoak kantxan ikusteko aukera izan da.
Aretxabeletan, San Migel jaietako bazkaria dela-eta, ezin izan dute Ibarra kiroldegian jokatu partidua. Hala, Eskoriatzan jokatzeko eskatu zioten federazioari, baina ezinezkoa izan denez, Iturripen jokatu dute derbia.
Gol festa
Bi taldeek izan dituzte aukerak, partidu osoan zehar, nahiz-eta lehenengo zatian oso parekatuta aritu diren bi taldeak. Gorka Maria Seco Txohan, izan da lehen goleatzailea. Bigarren gola, berriz, Iosu Urtzelaik sartu du,horren ostean intentsitate handiagoarekin hasi dira eskoriatzarrak. Hala ere, 3-0ekoa Markel Caberok sartu du, lehenengo, eta 4-0ekoa, ostean, Iosu Urtzelaik.
Xabi Iñurriak 4-1ekoa sartu du, baina ezin izan diote markagailuari buelta eman. Azken segundoetan, berriz, Julen Lozano Kalvin-ek sartu du 5-1ekoa.
Denboraldiari begira
Aretxabaletak goitik behera aldatu du taldea. Talde gazteagoa da, beteranoek taldea utzi baitute. Eskoriatzak, berriz, ez du hainbeste aldaketa egin denboraldi berrira begira, baina maila baxuagoko hainbat gazte igo dituzte lehen taldera. Hala, denboraldia hasi besterik ez da egin, eta ikusi egin beharko da nola aritzen diren bi taldeak denboraldian zehar.