Cooper, Hemsworth eta lehen sariak

Imanol Gallego 2018ko ira. 29a, 13:17

Azken eguna arraroa izan ohi da, azken photocall-ak, lehen sariak... Kasu honetan baina Bradley Cooper eta Chris Hemsworth-ek bereganatu dute arreta guztia. Sail ofizialari buruz aipamen txiki bat baino ez, iluntzean jakinaraziko du Alexander Payne buru duen epaimahaiak aurtengo palmaresa.

Atzo gauean Maria Cristina Hotelera iritsi zenetik, gehien errepikatu den izena Bradley Cooper-ena izan da. Estatubatuarra bere azken filma den A star is born aurkeztera etorri da eta normalean kamararen aurrean kokatzen dugun arren, pelikula honen zuzendaria ere bada.

Cooperrek bi musikariren arteko amodio istorio tragiko aukeratu du, estreinakoz zuzendari bezala egin duen lan honetan,  eta horrez gain berak jokatu du filmeko rol protagonistetako bat. Veneziako mostran eta Toronto erakutsi eta gero iritsi da Donostiara.

Hemsworth arratsaldean

Guztiok Bad times at the El Royale filmaren photocall eta pretsaurrekoan espero genuen arren, Chris Hemsworth ez da arratsaldera arte iritsiko Donostiara. Australiako aktorea Kursaalean eta Velodromoan egongo da Zinemaldiari amaiera emango dio filma aurkezten .

Bad times at the El Royale film dibertigarria da, hotel berezi batean itxuraz arruntak diren pertsonaia batzuk batuko dira, baina ikuslea laster ohartuko da, guztia itxurakeria baino ez dela, eta errealitatea oso bestelakoa.

Lehen sariak

Palmares ofizialetik kanpo, hainbat sari ere ematen dira.

  • ZABALTEGI TABAKALETA SARIA:  Song for the jungle (Jean-Gabriel Périot)
    • AIPAMEN BEREZIA: Los que desean (Elena Lopez)
  • DONOSTIA HIRIA PUBLIKOAREN SARIA: Un día más con vida/Another day of life (Raúl de la Fuente - Damian Nenow)
    • EUROPA FILMAREN SARIA: Girl (Luka Dhont)
  • EUSKAL ZINEMAREN IRIZAR SARIA: Oreina (Koldo Almandoz)
  • GAZTERIAREN SARIA: Viaje al cuatro de una madre (Celia Rico)
  • FEROZ ZINEMALDIA: Quíen te cantará (Carlos Vermut)

Kinielen unea

Azken urteetan palmares ofizialeko kinielatan apenas sari bat asmatu eta gero, ez dut kinielarik egingo. Dena den, kazetarien artean High Life eta In Fabric dira faboritoak nahiz eta Yuli edo Rojo ere hainbat tokitan aipatu diren. 

Une honetan baina, Alexander Payne buru duen epaimahaiaren kideek baino ez dakite nork eskuratuko duen sari preziatuetako bat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak