Amaitu da lehiaketa

Imanol Gallego 2018ko ira. 28a, 15:13

Zinemaldiaren azken aurreko eguna da gaurkoa, eta Urrezko Maskorra irabazteko lehian dauden Sail Ofizialeko azken bi pelikulen txanda heldu da Baby eta Blind Spot. Zinemaldiaren azken txanpa honetan estreinatu du Fermin Muguruzak Black is Beltza filma.

Ordutegi aldaketa asko, film ugari eta egun hauetako estresaren ostean, amaitu da Sail Ofizialaren lehiaketa. Amaiera baina ez da erraza izan familia arazoak izan baitira azken bi filmek plazaratu dituzten gaiak, biek gainera oso ere ezberdinean.

Liu Jie ez da ezkutatu eta Txinan ohikoegiak diren jaioberrien abandonuei buruzko istorio bat ekarri du Sail Ofizialera. Estatistiken arabera, urtero, gaixotasunen bat duten 100.000 haur baino gehiago abandonatzen dira Txinan. Baby ez da proiektu erraza izan, gidoiak aldaketa ugari izateaz gain, zuzendariak "sei edo zazpi" bukaera grabatu zituela onartu du. Pena da horrenbeste esfortzu narratiban galdu, eta jendeak apenas gozatu duen film bat egitea. 

Sonatua den eskandinabiako zinearen enbaxadore izatea tokatu zaio Blind Spot pelikulari. Tura Novotnyren zuzendariak bere alaba ulertzeko zailtasunak dituen eszenario batean kokatu du ikuslea. Abisurik gabe tragedia batek familia osoa astinduko du eta datozen minutuetan galdera ugari eta erantzun gutxi etorriko zaizkio ikusleari. Plantemendua ausarta den arren, bukaerarako luzeegia egiten da, hori bai, emakuzmeko aktorearen lana ezin da bikainagoa izan.

'Black is Beltza'

Fermin Muguruzak gidaturiko Black Is Beltza definitzea ez da erraza, animaziozko film bihurtu den eleberri grafiko bat da. Pelikulan musikak garrantzia handia dauka eta dagoeneko kalean den soinu banda askotan entzungo dugun susmoa daukat.

Transmedia proiektu hau baina ez da pantailara mugatu eta San Telmo museoak filmaren izen bera duen mostra ederra hartu du egunotan. Muguruza zaleok lasai, Black is Beltza urriaren 5ean estreinatuko baita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak