Kirol arlo guztietan Euskal Herriko selekzioen ofizialtasuna aldarrikatu eta nazioarteko txapelketa ofizialetan parte hartzeko eskubidea defendatzen duten taldekoek, urtero, abuztuan, mendi martxa egiten dute zortzi egunez. Aurten, Deikaztelutik Agoitzera egin dute, eta ostean, azken 17 urteetan moduan, topaketa bat egiten dute. Hala, aurten, hemezortzigarren edizioan, Eskoriatza izan da topaketa egiteko aukeratu duten herria, baina Gatzaga bisitatzeko ere aprobetxatu dute.
Eskoriatza eta Gatzaga bisitan
Domekan, Atxorrotxera joan ziren Eskoriatzatik. Gero, Gatzagako Gatz Museoa bisitatzeaz gainera, Dorletako Santutegian ere izan ziren, Eugenio Otxoaren azalpenak entzuten. Ondoren, Eskoriatzara jaitsi ziren, eta han, Euskal Selekzioaren aldeko mugimenduaren gaur egungo egoeraren informazioa eman zuten, kultura etxean.