Bi aukera serio

Imanol Gallego 2018ko ira. 26a, 23:15

Atzoko eguneko eromenaren ostean, Sail Ofizialak zentzutasuna berreskuratu du. Zinemaldia hasi aurretik askoren film kuttunenak ziren Quién te cantará eta Vision ikusteko unea iritsi da. Askotan gertatzen ez den bezala, bi pelikulek ez dute jendearen itxaropena zapuztuz.

Ikusmina handia piztu du Carlos Verrmuten Quién te cantará filmak. Duela lau urte Zinemaldiko garailea izan zen Magical Girl pelikularekin eta duela aste gutxi Torontotik iritsitako kritika positiboek, ikusmira areagotzea baino ez dute lortu

Oraingo honetan Vermut Quién te cantará melodramarekin etorri da Donostiara. Musika, sekretuak... eta guztiaren erdian bi emakume. Lehena abeslari ezagun bat, eta bigarrena bere fan sutsua den talentu handiko emakume arrunt bat. Zerk batuko ditu biak?

Epaimahaiak banatzen ditu saria, baina prentsak atzo eta ikusleek gaur Kursaalean izandako harrerari kasu egiten badiogu, filma sariak lortzeko kinielan sartu da bete-betean.

Naomi Kawase zuzendari japoniarrak ere oso zapore ona laga du. Vision asiako zinearen eskema goitik behera errepikatzen du eta Kawaseren lana ederra da. Atzo jakin genuen, zuzendaria ez dela Donostian egongo eta Juliette Binoche aktoreari tokatuko zaio lan hau defendatzea. Lehen paseetan filmak lortutako babesa ikusita, Binochek, ez du arazo handirik izango.

Askotan gertatzen den bezala, Vision ez da pelikula erraza, lehenago aipatu moduan asiako zinea gustuko dutenek soilik ulertuko dituzte filmean zehar dauden flashback eta sintoismoari egiten zaizkion keinu guztiak.

Saria 'Handia' filmarendako

Dudarik gabe pasa de urteko euskal pelikula izan zen Handia. Zine komertzialetan izandako oihartzuna ez ezik, hainbat zinema jaialditan ere ikusi dute Altzoko erraldoiaren istorioa. Migel Joakin Eleizegiren bizitzak izandako arrakasta saritzeko EZAE, Euskadiko zine aretoen elkarteak, Handia saritu gura izan du.

Laugarren urtez banatzen den sari honek pelikularen "arrakasta eta kalitatea" azpimarratzera dator. Moriarti ekoiztetxeko kideak izan dira ekitaldian Aitor Arregi eta Jon Garaño buru zeudela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak