EraldETE proiektuari esker, eskualdeko 6 enpresek aholkularitza integrala jaso dute euren negozioan dibertsifikazioa ezartzeko. Egubakoitzeko aurkezpenean jardunaldi horietako esperientziak emango dituzte ezagutzera.
ETEbalio+ proiektuaren baitan berriz, eskualdeko beste 4 enpresetan, negozio eredu/produktu edo zerbitzuaren diferentziazio eta balio erantsiaren eraldaketa abiarazteko aholkularitza jasoko dute, datozen hilabeteetan.
Beste ekintza batzuk
SPRI Enpresa-Garapenerako Euskal Agentziarekin batera, Inplantalariak programa eskainiko du hurrengo hilabeteetan. Momentuz, bi saio eskaintzeko asmoa dago: lehena, urriaren 4an eta bigarrena azaroaren 8an.
Eskualdeko enpresa txiki eta ertainei bideratuta
Garapen Agentziak hainbat programa ditu hurrengo hilabeteetarako: Garapen Batera eta Industriaren eraldaketa eta lehiakortasun eredu berria.
Ekintzetan izena emateko
Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziak antolatutako ekimenetan parte hartzera animatu nahi ditu eskualdeko enpresak. Ekintzetan parte hartzeko bi modu daude: enpresa@debagoiena.eus helbide elektronikoa edota 943 79 30 90 telefono zenbakia.