Arrasaten grabatu dute euskal selekzioaren lagunartekoaren bideoklipa

Xabier Urtzelai 2018ko irailaren 25a

Joan den egubakoitzeko GOIENA paperean aurreratu moduan, joan den astean Asier Riesgo (Eibar), Manu Garcia (Alaves), Aritz Aduriz (Athletic) eta David Zurutuza (Real Sociedad) jokalariak Mojategin izan ziren. Euskal selekzioaren aldeko bideoklip hau grabatzeko batu ziren Arrasateko kirol instalazioetan:

Euskal selekzioak Gasteizko Mendizorrotza futbol zelaian jokatuko du urriaren 12an, eta Venezuelako selekzioa izango dute aurrean –sarrerak Interneten dituzue salgai–. Bada, lagunarteko horretara begira bideoklipa grabatu zuten joan den astean euskal selekzioko ordezkariek, eta, Mojategiko instalazioak –aldagelak– aukeratu zituzten jokalarien irudiak grabatzeko. 

Orduan ez federazioak eta ezta Mondrak ere ezin izan zuten askorik aurreratu, baina komunikabideen aurrean egindako agerraldian eman dituzte xehetasunak federazioko ordezkariek. Hala, hemen eros ditzakezue urriaren 12ko partidurako (20:45) sarrerak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak