Zortzi jardunaldi izan ditu Bizkaiko 29. hiru txirlo txapelketak. Ekainaren 23an eman zioten hasiera eta atzo amaitu zen. Sebastian Arantzabalek txapelketa oso ona jokatu du eta berak jantzi du txapela. Zortzi jardunalditan 46 txirlo jo ditu. Antonio Ibarluzeak egin du bigarren 41 txirlo jota. Hirugarren Lander Odiaga izan da 40 txirlo jota.
Santa Eufemian jokatutako jardunaldia Lander Odiagak irabazi du, zazpi txirlo jota. Sebastian Arantzabalek bigarren egin du sei txirlo jota.