Behin eta berriz entzun dira Iñakiren eta Shot!-en aldeko oihuak. Eta elkartasun mezuak ere ez dira falta izan.
Kontzertu gozoa izan da, nork bere estiloan borobildua, eta ikusleak lasai eta gustura izan dira jarlekuetan. Ines Osinaga, Petti Barrena semeekin, Keu Agirretxea, Ruper Ordorika, Huntza eta Zea Mays; horiek guztiak gaur, Amaia antzokian, baina ez da izango Shot!en aldeko azken kontzertua.