Dudarik gabe 66. Zinemaldi honetan ozenen entzun den izena Ryan Gosling aktorearena izan da. 20:15ak pasata iritsi da Donostiara, eta bere zain zeuden fan guztiak erotu egin dira. Goslingek irribarretsu eta hainbat autografo sinatuz eskertu du ongietorria.