Jai giroa nagusi hiruko saskibaloi festan

Mirari Altube Arrese 2018ko irailaren 22a

Saskibaloiaren bueltan arratsalde pasa dotorea egin zuten Aretxabaletan atzo, Aresko elkarteari esker. Street Basket jaialdiarekin 75 neska-mutikok jardun zuten nor baino nor gehiago.

Hiruko saskibaloi festa 2005 eta 2010 urte arteko gaztetxoendako antolatu zuten, eta horiek ez zien hutsik egin. "Helburuen artean zegoen gure elkartea eta proiektua ezagutzera ematea. Eta noski ondo pasatzea", adierazi zuten antolatzaileek. Hala, irabazlerik ez zen izan, baina oparitxoa jasota etxeratu ziren jokalari guztiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak