Gizarte Ekonomiaren Mundu Mailako Foroa Arrasatera ere iritsiko da

Mirari Altube Arrese 2018ko irailaren 21a

Maria Ubarretxena gaur, Bilbon egin den aurkezpen ekitaldian.

Urrian egingo den Gizarte Ekonomiaren Mundu Mailako Foroa aurkeztu dute gaur, Bilbon, eta bertan izan da Arrasateko alkate Maria Ubarretxena. Izan ere, foro horretako ekitaldi batzuk eta bisitari asko Arrasatera ere etorriko dira urriaren 4an.

Hori guztia aurkeztu eta egitarauaren nondik norakoen berri emango dute datorren eguaztenean, hilaren 26an, 11:00etan, Kulturaten. Mondragon, gizarte ekonomiaren ekosistema spota ere eskainiko dute orduan, estreinakoz. Eta bukatzeko egitaraua garatzen diharduten lan taldea aurkeztuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak