Liga hasiera zuzentzen hasteko ordua da

Xabier Urtzelai 2018ko ira. 21a, 14:17

Oraingo asteburuan, Aretxabaletak eta Bergarak etxean jokatuko dute, eta ligako lehen garaipenaren bila zelairatuko dira bi taldeak. Mondrak, berriz, kanpoan jokatuko du. 

Bergarak ligako lehenengo partiduan 1-1 egin zuen Mondraren kontra, eta joan den astean 2-0 galdu zuten Hernanin. Hain zuzen, jokatutako bi partiduak irabazi dituen Mutriku izango da bihar Agorrosinen (zapatua, 12:00). Aretxabaletak ere pare bat estropezu izan ditu liga hasiera honetan, jokatutako bi partiduak galdu egin ditu eta. Hala, domekan 4 puntu batu dituen Elgoibar izango da Ibarran (16:30). Mondrak, berriz, Tolosan jokatuko du domeka arratsaldean (16:30). Bi talde horiek launa puntu batu dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak