Parte-hartzaileek Trekutzeko, Elosumendiko eta Irubideko paraje eta bide zoragarriak ezagutzeko aukera izango dute. Eta, zailtasun aldetik, denetariko aukerak izango dira. Aldapa gora eta behera trebeak direnentzako bide aproposak izango dira. Eta gaztetxo zein hasiberriendako, euren mailako ibilbidea prestatu dute. Izen ematea Kirolprobak-en, edo egunean bertan (09:00, Seminarioa).