Andra Mari jaietan, Eskoriatzako eta Aretxabaletako 90 lagun inguruk egin zuten Gatz Bidea, eta orain, ikastetxeetakoak ari dira egiten. Irailaren 14an, Almen Ikastolako DBHko talde handi batek egin zuen txangoa –180 haur eta 10 irakasle–.
Martitzen honetan, berriz, Kurtzebarri Eskolako hamar eta Luis Ezeiza Herri Eskolako hiru irakasle izan dira bidea ezagutzen, Gatzagako hiru herritarrek gidatuta.
Horrez gainera, datorren astean Almen Ikastolako beste 200 bat umek egingo dutela jakinarazi dute.