Europako zinearen talentua

Imanol Gallego 2018ko ira. 22a, 21:01

Louis Garrel eta Rodrigo Sorogoyen zinemagile gazteen lanen ordua iritsi da. Lehenak argi utzi du Philippe Garrel zuzendariaren semea izateaz gain talentua duela, eta bigarrenak promesa etiketa kendu eta zinemarako duen gaitasuna konfirmatzera etorri da.

Azken urteetan aktore lanetan ibilbide luzea egin ostean, Lous Garrel kamera atzean ere ederto moldatzen dela erakustera etorri da Donostiara. Zuzendari gisa egiten duen bigarren film honetan, gidoia ere idatzi du. Garrel familiaren DNAren parte den endredoz beteriko L'Homme fidele komediarekin etorri da Sail Ofizialera, eta normalean umorea lehiaketatik kanpo geratzen den arren, egia da ikusleei asko gustatu zaiela filma. Donostiara gainera, pelikularen parten diren, Lily Rose Depp eta Laetitia Castarekin etorri da.

Rodrigo Sorogoyenek thriller batek behar dituen elementuak ederto erabili arren, El Reino ez da bere film borobilena. Ustelkeria ardatz duen pelikula honetako hainbat unetan galdu egiten da, eta aktoreen zuzendaritza bikaina izan arren, luzemetraiaren bigarren zatia ez da horren ona. El Reino ez da topikoetan geratzen eta ustelkeriaren beste aldea ere erakusten du, zoritxarren baina, zenbait momentutan Antena 3-ek horren gogoko dituen film baten aurrean gaudela dirudi.

Espainiako Zinema Sari Nazionala

Talentua eta instituzioen konpromisoa aldarrikatuz jaso du Esther Garciak Espainiako Kultura Ministerioak, Zinemaldiaren baitan ematen duen saria. Garcia, Pedro Almodovarren proiektu gehienen atzean dagoen ekoizlea da eta oso ibilbide oparoa izan arren, zailtasunak azpimarratu gura izan ditu Tabakalerako prisman batu direnen aurrean. 

Industriarendako ere izan ditu hitz batzuk, eta aginte-postuetan emakumeen beharra ere aldarrikatu du, "ez da kuota kontu bat, merezi dugun tokia erreibindikatzera nator" azaldu du zinemagileak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak