Ikerketa edo azterketa horretan, kontsumoen eskalaz gain, erabakiak hartzeko trebetasunen eskala, autoestimuaren eskala, drogen kontsumoari loturiko arriskuen pertzepzioaren eskala, asertibitatearen eskala eta drogak kontsumitzeko presio sozialaren aurreko erresistentziaren eskala neurtu zituzten.
Inkestek emandako datuak aztertu ondoren, gurasoekin partekatzeko hitzaldiak antolatu dira. Hona hemen egunak:
- Aretxabaletan, irailaren 25ean, Arkupe kultur etxean (19:00).
- Eskoriatzan, irailaren 26an, Zaldibar antzokian (19:00).
Hitzaldiak, bereziki nerabeen gurasoei zuzenduta daude eta bertaratzeko izena eman beharra dago.
Hona hemen aukerak:
Aretxabaletan:
- Telefonoz: 943 08 10 01
- Formulario bidez.
Eskoriatzan:
- Emailez: gazteria@eskoriatza.eus
- Formulario bidez.