Abisu horia iragarri dute prezipitazio handiagatik gaur arratsalderako

Mirari Altube Arrese 2018ko irailaren 17a

Euskal Autonomi Erkidegoko zenbait tokitan, 17:00etatik 22:00etara bitartean, metro koadroko 15 litro baino gehiago pila daitekeela ordubetean iragarri du Euskalmetek. Zaparrada txiki-ertainak eta trumoitsuak izango dira leku gehienetan, baina baliteke toki batzuetan handiak izatea eta txingorra ere egitea.

Ekaitz-guneetan haizeak gogor jo dezakeela ere adierazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak